Udaletako euskara egoeraren rankingean 22. eta 39. postuak lortu dituzte Amurriok eta Laudiok, hurrenez hurren

Pasa den astean aurkeztu zuten Amurrion Euskararen Gizarte Erakundeko Kontseiluak egindako udalen hizkuntza azterketa. 66 udaletako euskararen egoera ikertu dute. Besteak beste, udalak euskara ordenantzarik duen, euskara plan orokorrik duen eta azken urtealdian euskarari zenbateko aurrekontu orokorra eman dioten konprobatu dute. Baita udalak diruz lagundutako talde eta entitateek errotulazioa euskaraz izan dezaten erabakirik hartu duten, kaleetako kartelen hizkuntza zein den, edo udaletxeetako errotulu formaletan zein hizkuntza nabarmentzen den.

Pasaden astean aurkeztu zuten Amurrion Euskararen Gizarte Erakundeko Kontseiluak egindako udalen hizkuntza azterketa. 66 udaletako euskararen egoera ikertu dute. Besteak beste, udalak euskara ordenantzarik duen, euskara plan orokorrik duen eta azken urtealdian euskarari zenbateko aurrekontu orokorra eman dioten konprobatu dute. Baita udalak diruz lagundutako talde eta entitateek errotulazioa euskaraz izan dezaten erabakirik hartu duten, kaleetako kartelen hizkuntza zein den, edo udaletxeetako errotulu formaletan zein hizkuntza nabarmentzen den.

Txostenak dioenez, Laudioko udaleko nota 4.35ekoa izan da, "eskasa". Euskara hizkuntza ofiziala izan arren ezagutza tasa %49.1 dela azaldu dute. Hala, 66 herritatik 39. postua eman diote Laudiori. Dena dela, nabarmendu dute, 2010ean aurrerapausoa eman duten 10 herrien artean dagoela, Baiona, Baztan, Berriozar, Biarritz, Donibane-Lohitzune, Errenteria, Gares, Lesaka, Oion eta Santurtzirekin batera. Amurriori, aldiz, 6.1 nota eman dio ikerketak. Ezagutza tasa 46.1ekoa dela eta, ordea, "ez nahiko" jarri diote. Alabaina, rankingean 22.herri gisa azaldu dute.

Datuen arabera, 66tik 16k baino ez du gainditzen. Alegia, 50 udalek suspenditzen dute. “Oso ongi” atera dutenak 10 dira: 3 Bizkaian eta 6 gipuzkoan, guztiak ere eremu ofizialean. Alderdiei dagokienez, 7 EAJren udalak dira, 1 ANVrena eta 1 Hamaikabatena. “Ongi” atera dutenak 7 udal dira. 6 gipuzkoarrak, bat bizkaitarra. Guztiak ere eremu ofizialekoak eta guztiek %70eko ezagutza tasa gainditzen dute. Hiru udal ANV-k kudeatzen ditu, bi EAJk eta bat Eak. Hala ere, kezkatuta agertu dira ikerketaren egileak: "218.088 biztanlerengan baino ez dute eraginik politik egoki hauek. Honek esan nahi du aztertutako herrietan 1.893.826 herritar hizkuntza-politika desegokien ondorioak pairatzen dituztela".

 

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide