Astelehenean egingo da Laudio Ikastolak antolatutako XI. Heziketa Jardunaldien azken saioa. Leire Burdain Laudio ikastolako orientatzailearen hitzetan, bertan behera geratu zen apirilean burutzekoa zen Adimen emozionalari buruzko hitzaldia. "Astelehenean ospatzera goaz saio hori", azaldu du.
Azkenengo saioa Aurkene Rekondok gidatuko du, "Bizitza, emozioa, zoriontasuna eta adimen emozionala aztertuko ditugu". Hitzordua Laudioko udaletxeko Balioanitzeko gelan izango da, 18:00etan. Burdainek ikastolako eta herriko familia, irakasle edo interesatuta egon daitekeen edozeini luzatu dio jardueran parte hartzeko gonbidapena. "Dohainik izango da hitzaldia. Baita saioaren bitartean Basalarrinan egongo den haurtzaindegi zerbitzua ere", azpimarratu du. Gaineratu duenez, orain arteko hitzladiek arrakasta handia izan dute.