Gaur hasiko da Arabako Herri Arteko Eskupilota Txapelketa. Lehen hitzordua 18:30ean Amurrioko frontoian izango da. Iaz, Amurriok irabazi zuen txapelketa. Jon Gerrerok adierazi duenez, aurtengo edizioak berrikuntzak izango ditu. Hain zuzen ere, Amurrioko pilotariak bi taldetan bereiztu dira jokatzeko: Amurrio eta Aiara. Eta, lehenengo jaurdunaldian aurrez aurre lehiatzea egokitu zaie.
Hiru partida
Arratsaldean ospatuko den eskupilota jaialdian, hiru norgehiagoka izango dira. Amurrioren taldea Egiguren-Murga, Guaresti- Elejalde eta Dorronsoro-Cueva bikoteek osatuko dute. Aiarakoa, aldiz, Amor-Jimenez, Goikolea-Legarreta eta Gerrero-Aspiazu pilotariek. Egigurenek eta Murgak Amor-Jimenez bikotea izango dute aurkari. Guarestik eta Elejaldek, berriz, Goikolea eta Legarreta. Azken partidan Dorronsorok eta Cuevak, eta, Gerrero eta Aspiazuk hartuko dute parte.