Laudioko OMNIA plataformak auzoz auzo aurkeztuko du aste honetan zehar sortutako proiektua. Prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, herritarren arazo eta beharrak jaso zein proiektua azaltzeko abiatuko dute ekimena. Gaur Ugarteko parrokian bilduko dira, eta bihar, Gardeako gizarte etxean. Asteazken zein ostegunean Aretako kultur etxean eta Lateorroko eskolan egingo dute aurkezpena, hurrenez hurren. Hitzordu guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, eta 30-40 minutuko iraupena izango dute. Ondoren, luntxa izango dute, "era hurbil eta pertsonalago batean hitz egiteko aukera izateko".
Era honetan nahi dute, besteak beste, herritarren zalantzak argitzea. "Era zuzen eta erraz batean nahi dugu bizilagunengana hurbildu, hori delako dagokigun lana: gure auzoetako arazoak hobetzea".