Amurrioko San Jose auzoa prest dago jaietarako. Ostiralean hasiko dira festak, eta igandea bitarte egitarau oparoa antolatu dute bizilagunek. Ostiralean, esaterako, kirola eta musika izango dira nagusi. Arratsaldeko hiruretatik aurrera, hirugarrenez jokatuko den futbito txapelketa izango dute. Umeentzako jolasak eta gunea ere zabalik egongo dira. Dena dela, gaueko kontzertuek erakarriko dituzte gazte gehienak. Izan ere ostiralean Atasko, Gatibu eta Trikizio taldeen kontzertua egongo da. Larunbatean, aldiz, Lisker erromeria eta Oihan Vega dj ariko dira gaua girotzen.
Gauaz gain, ordea, arratsaldeetan zehar ere izango da zer ikusia. Larunbatean, adibidez, San Jose taldeak sevillanak abestuko ditu. Ondoren, Los cinco bilbainos taldearen emanaldia egongo da. Igandean, txirrindularitza lasterketa, dantza ikuskizuna eta su trakarekin amaituko dira San Jose auzoko jaiak. Datorren urterarte, behintzat.