Santiago Abascal Aiarako PPren ordezkariak udal-hauteskundeetako zerrendatik kanpo utzi du Rosa Torres Laudioko zinegotzia. Aste honetan hartu dute erabakia, eta hedabideek zabaldu dutenez, ezustekoa izan da erreakzio nagusi jarraitzaileen artean. Izan ere, Rosa Torresek 1991az geroztik jardun du Laudion zinegotzi lanetan.
Era berean, Mikel Urretxu Laudioko zinegotzi oiha zerrendaratzeko apustua iragarri dute. Komunikabideen arabera Carlos Urquijo izango da PPren alkategaia, eta litekeena da Paula Cuesta eta Mikel Urretxu izatea, hurrenez hurren, zinegotzi ateratzeko hautagaiak.
Iragan legealdian jaietako txosnak erretzeko saiakera egotzita epaitu zuten Urretxu. Denon Txosna kolektiboari 324,80 euro ordaindu behar izan zizkion egindako kalteengatik. Aurkeztutako helegitearen ondorioz, epaiak absolbitu egin zuen.