Udalbatzak uko egin dio Auzitegi Nazionalean epaituko dituzten 17 laudioarrei elkartasuna adierazteari

2003ko ekainaren 14an Ezker Abertzalea lehendabizikoz legez kanpo utzi zuteneko udalbatza dela eta, 17 laudioar eta bi amurrioar Entzutegi Nazionalean epaituko dituzte. Gaizka Amorrortu zinegotzi abertzalearen hitzetan, Pablo Gorostiaga agur hitzaldia irakurtzen ari zela,  Alderdi Popularreko kideak bizkarzainez lagunduta probokatzera hurbildu ziren "ia txalotzeko denborarik eman gabe". Carlos Urquijo PPko zinegotziaren arabera, bultzadak, irainak eta tsua pairatu zituen.

2003ko ekainaren 14an Ezker Abertzalea lehendabizikoz legez kanpo utzi zuteneko udalbatza dela eta, 17 laudioar eta bi amurrioar Entzutegi Nazionalean epaituko dituzte. Gaizka Amorrortu zinegotzi abertzalearen hitzetan, Pablo Gorostiaga agur hitzaldia irakurtzen ari zela,  Alderdi Popularreko kideak bizkarzainez lagunduta probokatzera hurbildu ziren "ia txalotzeko denborarik eman gabe". Carlos Urquijo PPko zinegotziaren arabera, bultzadak, irainak eta tsua pairatu zituen. "Justizia epaitegiak ilegalizatu zituen, une horretan protestatu zuten eta beste batzuk ordaindu genuen", adierazi du. Gaineratu duenez, epaitegira deituak daudenak bultzatzeko nagusiak badira, erantzukizunak hartzeko ere izan beharko lukete.

Bi alderdiak bat etorri dira "tentsio uneak" bizi izan zirela esatean. Ezker Abertzalearen iritziz, eskubide zibil eta politikoen alde, ordura arte alkate zen Pablo Gorostiagari babesa eskaini eta alderdien legea folio eta txilibituekin salatu asmoz 200 lagun elkartu ziren Udalbatza Aretoan. Zortzi urte pasatu dira Amurrioko Epaitegiko 2.aretoko epaileak Alderdi Popularrak aurkeztutako froga guztiak aztertuta salatutako delitua frogatzerik ez zegoela ebatzi zuenetik. PPk, Arabako Epaitegian aurkeztu zuen helegitea, eta bertako fiskalak terrorismo delitua egotzita Entzutegi Nazionalari kasua aztertzeko eskatu zion. Auzitegi Nazionaleko 5. aretoak terrorismo deliturik ez zegoela adierazi zuen.

Espetxeratzeko arriskua

 Lurralde epaitegiko fiskalak Auzitegi Gorenean jarri zuen helegitearen ondorioz "mehatxu, koakzio, lesioak eta herriko bake publikoa alteratzea" egotzita, 19 aiararrek terrorismo delitua egin ote duten aztertuko du datozen hilabeteetan Entzutegi Nazionaleko seigarren aretoak.  "Salaketa oso larriak dira eta denok dakigu gaur egun Madrilen terrorismo delitua egotzita epaitzeak zer suposatzen duen. Komunikabide ezberdinetako kamerek dena jaso arren, bertan ageri ez diren, gertatu ez ziren eta hortaz horiek frotatzea ezinezkoak diren gertaera oso larriak salatu dituzte", azaldu du Amorrortuk. Carlos Urquijoren aburuz, ordezkari politiko gisa betebeharra zutelako jarri zuten salaketa: "Egoera horretan haien borondatez erabakitakoa egiteagatik daude horrela".

Horregatik, bidegabekeria salatu eta auzipetutako bizilagunei elkartasuna adierazteko eskatu zuen atzoko Udalbatzaren Osoko Bilkuran Ezker Abertzaleak. EAJk abstentzioa bozkatu zuen, eta PPk zein PSEk aurka. EAJk egoera politikoaren baitan kokatu du 17 herritarrek duten espetxeratzeko arriskua. "Gertaera desatsegina izan zen, Ezker Abertzalearen ilegalizazioaren aurka gaude baina beraiek bezala ez pentsatzeagatik udalbatzako 5 zinegotzik bizkarzainak daramatzate", esan du Jon Karla Menoio alkateak. Hala ere, 17 herritarrak terroristak ez direla azpimarratu du: "Kasua Amurrioko Epaitegian itxi behar zuten, eta ez Auzitegi Nazionalean 2011n 19 inputaturekin. Zuzenbide Estatuarentzat eta haren defendatzaileontzat ez da berri ona".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide