Jesuriko parke eolikoaren inguruko berbaldia antolatu zuen atzo ADIE talde independenteak

ADIE talde independienteak antolatuta, 60 lagun bildu ziren atzo Jesurin egiteko diren parke eolikoaren inguruan informatu asmoz.  Josu San Pedrok, ADIE taldeko zerrenda buruak  zelan jakin zuen parke eolikoaren gaineko informazioa azaldu zuen, besteak beste: “orain hilabete (martxoaren 1ean) Euskal Herriko Aldizakri Ofizialean publikatu zen Jesurin parke eolikoa egitearen aldeko erabakia.

Berbaldia lau zatitan banatu zen. Lehenengoan Josu San Pedrok, ADIE taldeko zerrenda burua, hartu zuen berba aurkezpena egiteko. Bertan, herritarrak zelan jakin zuen parke eolikoaren gaineko informazioa azaldu zuen, besteak beste: “orain hilabete (martxoaren 1ean) Euskal Herriko Aldizakri Ofizialean publikatu zen Jesurin parke eolikoa egitearen aldeko erabakia. ADIEko kideok berri hori egunkarietan irakurri genuen, bertan enteratu ginen erabaki horren ondorioz, enpresa batek edozein momentutan Jesurin parke eolikoa ezarriko duela” argitu zuen San Pedrok.

Herritarren informazio eza ikusita eta parke eolikoen onurak eta kalteak ezagutu guran erabaki zuten antolatzea berbaldia:  “Uste dugu Orozkoko jendeak energia alternatiboei buruzko informazioa eduki behar duela. Jakin behar dugu zer egin nahi duten gure mendietan, gero bakoitzak bere iritzia edukitzeko“. Izate taldeko sekretario eta bozeramaile den Sergio De Juanek energia eolikoaren alde onak eta txarrak azaldu zituen. Horretarako, besteak beste, Arkamoko irudiak eta datuak baliatu zituen.

Juan Abadek, Arabako Diputazioko ingurumen-inpaktuen zuzenketa eta balorazio saileko nagusiak ere hartu zuen parte hitzaldian. Alde batetik, azken urteotan Araban energia eolikoaren inguruan egindakoak azaldu zituen; hala nola, Badaia, Arkamo… eta beste alde batetik, Mugarri planaren laburpena egin zuen. Nerea Azkoaga ADIEko kidea ere mintzatu zen. Hasteko, Jesuriko parke eolikoaren proiektuaren berri eman zuen eta, ondoren, Orozkorako eta orozkoarrentzako izan ditzakeen onurak eta kalteak esan zituen, proiektuan ageri diren datuak  oinarri hartuta. 

60 lagun inguru batu zen Donibane Aretoan. “Sano gustura egoteko moduan gagoz, aste barruan izanda, jente askok erakutsi dau Jesuriko parkearen gaineko interesa-eta” adierazi du Josu San Pedrok.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide