Aiaraldeko hockey taldeek XIII. Gabriel Arias txapelketan hartu dute parte. Lehiaketa Getxoko Jolaseta klubak antolatu zuen, Getxon. Gazteei begirako txapelketa izaki, partida guztiak zelai erdiko 7x7 formatuan jokatu ziren.
Ganbegi 6-2 hockey taldeko kadeteek Donostiako Atletico San Sebastian eta Santo Tomas Lizeoa taldeak, Santanderreko Sardinero eta Getxoko Jolaseta klubak izan zituzten aurkari. Eskualdeko taldeak hirugarren postua lortu zuen, Jolasetakoak laugarren lekuan kokatu zituen 1-0ko garaipenaren ondorioz.
Neska-mutilen alebin kategorian, Etxaurren Ikastolako eta Laudioko Hockey Eskolako gazteek jokatu zuten. Gazteenak izanagatik zelai erdiko 7x7 formatua mantendu arren, partiden iraupena murriztu zieten. Ruben Martinezek, Iera Garaiok eta Garazi Sanchezek zuzentzen dituzten taldeek Madrileko R.A.C.E eta Club de Campo taldeekin, Kantabriako Sardinerokoekin, Asturiaseko Covadongakoekin eta Getxoko Jolasetakoekin abilezia eta indarrak neurtu ondoren, bosgarren postuan bukatu zuten.