Gaur aurkeztu du Urduñako gazte asanbladak 13.gazte eguna. Apirilaren 9an izango da, eta gazte asanbladaren hamairugarren urteurrena ospatzeko festa giroan kalera ateratzeko deia luzatu diete aiararrei.
Adierazi dutenez, azken lau urteetan kale gorria egotera behartu dituzte. Lokal ezaren arazoari irtenbidea eman asmoz, behin baino gehiagotan alkatearekin biltzeko nahia erakutsi dutela jakinarazi dute, baina ez dutela inoiz erantzunik jaso. "Gaztetxe baten beharra gero eta nabariagoa da eta egun honetan horren aldeko indarrak bildu behar ditugu. Gure ametsak antolatuz, ateak zabaltzeko garaia iritsi da!", azaldu dute.
Haatik, datorren larunbaterako egun osoko egitaraua prestatu dute. "Herri honetan gazteak ere bagaudela eta zeresana dugula aldarrikatuko dugu", nabarmendu dute. Parte hartzearekin batera, herria errespetatu eta txukun mantentzeko eskaera egin dute.
Aurtengo gazte egunaren kanta Izargi taldeak egin du. Bideoklipa sarean dago ikusgai.