Larunbat honetan jokatuko da Arabako bertsolari txapelketako finala. Otsailaren 12an eman zitzaion hasiera Laudion txapelketari, eta dagoeneko, iritsi da bere azkenengo geltokia. Larunbatean jakingo da nork jantziko duen txapela. Sei bertsolari arituko dira lehian: Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Oihane Perea, Zigor Enbeita, Manex Agirre eta Ander Solozabal. Bertsoaren festa 17:30ean hasiko da. Lierni Altunak aurkeztuko du, eta Idoia Beitia ariko da gaijartzaile lanetan.
Zozketaren irabazleak
Aiaraldea Komunikazio Leihoak bost sarrera zozketatu ditu. Zorteak Elyem Chej, Estitxu Saratxo, Iñigo Alday, Oier Arbina eta Maddalen Etxebarria bilakatu ditu irabazle. Sarrerak Laudioko Ilargi eta Amurrioko Txokogorri tabernetan daude salgai.