Bost pertsona atxilotu dituzte bi emakume sexualki jazarri eta mehatxatzeagatik

Ertzaintzak bost pertsona atxilotu ditu Artea eta Zeberiotik ihesi zihoazela, bi emakumeri bortxatu eta hiltzeko mehatxua egin izana leporatzen diete. Gertaera astelehen goizean jazo zen. Bizilagun batek ertzaintzari dei egin zion pertsona talde bat bi emakume labanaz mehatxatzen ari zela ohartarazteko Ibarra auzoan.

Ertzaintzak bost pertsona atxilotu ditu Artea eta Zeberiotik ihesi zihoazela, bi emakumeri bortxatu eta hiltzeko mehatxua egin izana leporatzen diete. Gertaera astelehen goizean jazo zen. Bizilagun batek ertzaintzari dei egin zion pertsona talde bat bi emakume labanaz mehatxatzen ari zela ohartarazteko Ibarra auzoan. Emakumeen arabera, dirua lortzeko asmoz emagaldu izaten jarraitzeko txantaia egiten ari zitzaizkien lau gizon eta emakume bat.
Salatu zutenez, prostituitzen jarraitzeko diru eske etorri zitzaizkien eta sosik ez zietela emango esan zieten emakumeek. Horregatik, astelehen arratsaldean labanez mehatxatu eta nesketako baten senarraren autoko gurpilak pitzatu zituzten. Egoeraren aurrean txantai egileek ihes egin zuten kotxe batean Artearantza. Artea eta Zeberio arteko bidegurutze batean antzeman eta atxilotu zituen Ertzaintzak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide