Eguraldiari aurre eginez jende ugari hurbildu da goiz osoan zehar Okondon antolatu duten Baserritar azokara. Goizean goizetik triktitilariak aritu dira herria alaitzen. Taloak, euskal pastelak, barazkiak, eskulanak... denetariko produktuak egon dira ikusi eta erosgai.
Bertsolariek eman diote hasiera Aiarako lehenengo trikitixa topaketei. Oholtzak adin eta herri desberdinetako soinujole eta panderojoleak eutsi ditu. Gazteenek, Gorritiren abereekin jolas egiteko aukera izan dute, asko izan dira basurdekume bat harrapatzeko korrika ibili diren umeak. Okondoko dantza taldearen zein abesbatzaren emanaldia ere izan da.