Baserritar azoka Okondon

Hilabetea ondo amaitzeko, baserritar azoka ospatuko da igande honetan Okondon. Goizean goizetik nekazaritza eta artisau produktuen erakusketa egongo da. Gainera, aurten lehenbizizkoz Aiarako trikitilarien lehenengo topaketa antolatu dute. Gozatzeko plan bikaina, ezbairik gabe.
Urteak dira lehenengo sektoreak aurrera egiteko zailtasunak dituela iragarri zuenetik. Oztopoak oztopo, ordea, asko dira abeltzaintza, nekazaritza edo artisautzatik bizitzen jarraitzen duten aiararrak.Batzuk, euskal pastelak egiteagatik egin dira ezagun.

Hilabetea ondo amaitzeko, baserritar azoka ospatuko da igande honetan Okondon. Goizean goizetik nekazaritza eta artisau produktuen erakusketa egongo da. Gainera, aurten lehenbizizkoz Aiarako trikitilarien lehenengo topaketa antolatu dute. Gozatzeko plan bikaina, ezbairik gabe.
Urteak dira lehenengo sektoreak aurrera egiteko zailtasunak dituela iragarri zuenetik. Oztopoak oztopo, ordea, asko dira abeltzaintza, nekazaritza edo artisautzatik bizitzen jarraitzen duten aiararrak.Batzuk, euskal pastelak egiteagatik egin dira ezagun. Beste batzuk, eztia saltzeagatik. Badira baina larrua, egurra zein beste materialak landuz ogia irabazten dutenak ere. Horiek eta gehiago bilduko ditu aurtengo Okondoko Baserri azokak. Izan ere, eguerdiko hamabietan aiarako bertsolari gazteen emanaldia izango da kioskoan. Haatik, eskualdeko eskaintzaz gozatzeko gonbita egiten dizuegu. Gozatzeko, ez dagoelako urrutira joan beharrik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide