Asteak dira ArabaBai taldeak maiatzaren 22ko udal eta batzar orokorretako hauteskundeetan parte hartzeko asmoa iragarri zuela. Prentsa ohar bidez jakinarazi dute, Amurrio, Artziniega, Aiara, Laudio eta Okondon hautagaitza aurkeztuko dutela. Amurrion, Josetxo Urresti psikopedagogo eta Zaraobe institutuko orientatzailea izango da zerrendaburua. Artziniegan, Fernando Ureta zinegotzi izandako artista eta metalaren sektoreko langilea. Aiaran, Ane Miren Bea izango da alkategaia eta Okondon Justino Arto udaleko langilea. Laudioko zerrendako lehen postua Koldo Elejalde irakasle ohiak beteko du.