Asier Amondo / AEK: "Guztien artean maitatu, ikasi eta ari honen bidez Euskalakariak nahi ditugu"

Apirilaren 7an hasiko da korrikako hamazazpigarren edizioa Trebiñun. Asier Amondo, AEKko Arabako koordinatzailea "Maitatu, ikasi eta ari...euskalakari!" lemapean Euskal Herria zeharkatuko duen euskararen aldeko egitasmoaz mintzatu da.

 

Apirilaren 7an hasiko da korrikako hamazazpigarren edizioa Trebiñun. Asier Amondo, AEKko Arabako koordinatzailea "Maitatu, ikasi eta ari...euskalakari!" lemapean Euskal Herria zeharkatuko duen euskararen aldeko egitasmoaz mintzatu da.

 

"Maitatu, ikasi, ari...euskalakari!" leloa jarri diozue aurtengo Korrikari. Zer dela eta?
Korrikak beti euskaren aldeko mezua zabaldu izan du mezu positiboa, integratzailea eta irekia jendartearen parte hartzea bilatuz. Orain ere gauza bera egin gura dugu baina kasu honetan euskararen aktibazioari begirakoa MAITATU IKASI ETA ARI honekin biltzen duguna da euskara egunoroko komunikazio tresna duena aktibatu EUSKALAKARIA izan dadin bere egunerokotasunean euskararen aldeko aldarria egin eta hiztun aktiboak bilatu.


Zeren lekuko gustatuko litzaizueke izatea Aiaraldea?
Aiaraldeak honen lekukotasuna hartzea ere nahiko genuke EUSKALAKARIak “ekoiztea”  nahiko genuke, egunerokotasunean hiztun aktiboak jendartearen arlo guztiak zipriztintzea Euskararen Herria euskalduna bihur dezagun behingoz.


Noiz eta nondik iritsiko da eskualdera Korrika? Zein ibilbide igaroko du?
Eskualdera, goizaldean, apirilaren 15ean sartuko da Urduñatik (5:00etan) handik Amurrio (5:50) Aiara (6:30) eta Artziniegatik (7:20)Bizkaira irteteko Gordexolarantz. Eta gauean, apirilak 16 goizaldean, sartuko da Arrankudiagatik (23:50) Arakaldo (0:20) Areta (0:30) Laudio (0:40) Areta (0:57) Orozko (01:20) Hauxe izango da eskualdean egingo duen ibilbidea gero herriz herri zehaztuko dena eta jakinaraziko zaizuena.


Zer esango zenioke euskaraz ikasi eta ari ez denari?
Hizkuntz ohiturak aldatzea ez dela hain zaila; konpromezua behar da baina dena du irabazteko eta ezer ez galtzeko, garaia ere bada nork bere konpromezuak, kolektiboek zein banakoek, har ditzaten. Euskararen mundua begien aurrean du eskuragarri eta euskaraz bizi, ikas, ari eta maitatzeko aukera eta alferrik pasatzen uzten ari da.


eta maitatu arren ikastera ausartu ez denari?
Euskararen gainean dauden topiko guztiak alde batera uzteko AEK-ren euskaltegiak Euskararen Herrian barreiaturik dituela eta bere neurriko talde bat izango duela. Irakasleak, taldeak, ikaskideak hauen guztien artean Maitatu, ikas eta ari honen bidez Euskalakariak nahi ditugula, maitatzea ondo dago baina euskarak ez ditu soilik maitaleak behar hiztunak behar ditu eta hori da AEK-ren xedea Euskal Herria euskalduntzea eta euskal hiztunak euskaltegietako lau hormetatik kalera ateratzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide