Ospitalekoak

Mikel Antza – sortzez Mikel Albisu – 1985eko uztailean Joseba Sarrionaindiari Martuteneko espetxetik ihes egiten lagundu omen zion eta, harrezkero sasian bizi izan zen harik eta 2004ko urrian Frantzian atxilotu zuten arte. Fresnesko espetxean, Parisen, dago egun preso eta han idatzi du bere lehendabiziko nobela den hau: Ospitalekoak. 

Mikel Antza – sortzez Mikel Albisu – 1985eko uztailean Joseba Sarrionaindiari Martuteneko espetxetik ihes egiten lagundu omen zion eta, harrezkero sasian bizi izan zen harik eta 2004ko urrian Frantzian atxilotu zuten arte. Fresnesko espetxean, Parisen, dago egun preso eta han idatzi du bere lehendabiziko nobela den hau: Ospitalekoak. 

Beraz, espetxean idatzia da, eta egilea bezala, preso dago nobelako pertsonaia nagusia, eta egileak bezala, Mikel du izena. Lehenengo pertsonan narraturik, kartzela-ospitalera ailegatzen denetik gertatzen zaizkionak argitzeko asmoz idazten ari zaio neska-lagunari:

“Badakin?, ospitale honetara ekarri nindutenean ez ninan uste handik gutxira hiltzeko zorian egongo nintzenik. Ez ninan uste, ezta ere, bertan berriro jaioko nintzenik.” 

Izan ere, Mikelen ospitaleratzea ez zen hil ala biziko kontua: atzamar bateko hezurtxo baten haustura, berez larria ez zena, berez gaixotasuna ez zena. Baina orain elbarri dago,gurpil aulkiari lotuta, gerritik behera ezinduta. Nola liteke bada?

Bere burua hain egoera tamalgarrian ikusita, bizipoza erabat galduta, ihesbide bakarra topatuko du: istorioak asmatzea.

“Lehen gezurtiak jasangaitz zitzaizkidan, eta orain gezurraren geruzaren atzean ezkutatzen den mundua asmatzen saiatzeak nolabaiteko plazera ematen dit. Mundua beheragotik ikusteak gizakia barneagotik ezagutzea ekarri balit bezala.”

Eta hala, apurka-apurka, idaztea izango da berarentzat bizirik irauteko ia arrazoi bakarra.

Xabier, Fred, Christoph, Veronique … gure protagonistak asmatzen dituen istorioetako pertsonaiak eta nobelakoak gurutzatuko zaizkigu, zer punturaino berberak diren edo ez jakin ezinik. 

Kartzelari buruzko filme bateko gidoia egiteko emango luke eleberri honek dudarik gabe, besteak beste, gorrotoa, beldurra, mina, gizakiaren ustela, zapokeria baina baita ere bihotz zabaltasuna ederki erretratatuak azaltzen baitzaizkigu bertan.

“Aizak Mikel, gogoan izan beti

`Azken urratsa, gorputzetik ateratzen denean hatsa´.” 
 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide