Atzo 19:30ean aurkeztu zuten "Maitatu, ikasi, ari...euskalakari!" lelopean Euskal Herria hamazazpigarrenez zeharkatuko duen egitasmoa. Ekitaldia Arespalditzako udaletxeko aretoan egin zen. Bertaratu zirenek duela bi urte Korrika Luiaondotik pasatu zeneko irudiak ikusteko aukera izan zuten. AEK kideek, aurtengo abestia, ibilbidea eta ordutegiak zehaztu zituzten.
Familientzako ekimena
Bestalde, Aiara udalerriko familiei begira ekimen berria abiatu du udalak. Azaldu dutenez, otsailetik maiatzera eta irailetik abendura arte iraungo du. Asmoa, hilabetean behin Aiarako herriren batean 3 orduko euskarazko ekintza batean parte hartzeko aukera izango dute. Besteak beste, umeentzako ikuskizunak, askariak eta eskulan tailerrak egingo dituzte.