ADIEk zazpi batzar egingo ditu ildoak azaldu, proposamenak jaso eta hauteskunde-zerrenda aurkezteko

Maiatzeko udal hauteskundeetan jorratuko dituzten gaiak azalduko ditu martxoan zehar Orozkoko ADIE talde independenteak. Nabarmendu dutenez, azarotik gaur arte auzoz auzo jaso dituzten 200dik gora ekarpenen ondorio da aurkeztuko duten txostena. ADIEkoen arabera, hauteskundeen harira zazpi gai landuko dituzte, eta horietako bakoitza aurkezteko batzar bana deitu dute. Josu San Pedroren esanetan, hautatutako gai nagusien gehien eragiten dien taldearekin partekatuko dituzte.

Iragan asteburuan lau batzar burutu zituzten, eta asteburu honetan egingo dituzte gainontzeko hirurak. Martxoaren 18an, esaterako, udalerrian lan egiten duten elkarteak bilduko dira 19:00etan Kultur etxean. Larunbatean, aldiz, gazteen txanda izango da, 16:30ean batuko direlarik. Igandean amaituko da aurkezpen-bira, adin nagusikoekin izango dute solasaldia Gure Habia jubilatuen etxean.

Bi helburu

 Batzarrek, helburu bikoitza izango dute: herritarren eskakizunak aurkeztea eta bertaratutakoen ekarpenak jasotzea. "Herritarrek gure lanaren inguruko iritzia ematea gura dugu eta behin betiko programa egiten lagunduko digun haien proposamenak egitea. Horregatik, Orozko hobetzen parte hartu gura duten guztiei interes gehien pizten dien batzarrera dei egin gura diegu", azaldu du San Pedrok.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide