Serapio Lopezek eta Ainhoa Comasek ordezkatu dute Aiaraldea Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalerdian

Manex Agirrek irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalerdia. Atzo eman zitzaion hasiera apirilaren 2an jokatuko den finaleko aulkiak betetzeko lehiari. Ehun bat bertsozalek animoz eta txaloz bete zuten Zigoitiko kultur etxea. Ainhoa Comas amurrioarrak Andere Arriolabengoa aramaioarraren ordez kantatu zuen, azken momentuko arazo bat medio ezin izan baitzen bertaratu.

Manex Agirrek irabazi du Arabako bertsolari txapelketako lehen finalerdia. Atzo eman zitzaion hasiera apirilaren 2an jokatuko den finaleko aulkiak betetzeko lehiari. Ehun bat bertsozalek animo eta txaloz bete zuten Zigoitiako kultur etxea. Ainhoa Comas amurrioarrak Andere Arriolabengoa aramaioarraren ordez kantatu zuen, azken momentuko arazo bat medio ezin izan baitzen bertaratu.

Hala, arratsaldeko 17:30ean eman zitzaion hasiera bertso saioari. Oholtzan, Serapio Lopez, Irati Anda, Oihane Perea, Manex Agirre, Ainhoa Comas eta Felipe Zelaieta izan ziren. Bertso saioa gora beheratsua izan zen, urduritasunak ez zien bertsolari batzuei zorterik ekarri. Nabarmentzekoa da, Ainhoa Comas eta Manex Agirrek zortziko txikian egindako lana, bizia eta umoretsua izan baitzen.

Epaimahaiak honako sailkapena ebatzi zuen: Manex Agirre (354,5p.), Oihane Perea(348,5p.), Felipe Zelaieta (294,5p.), Serapio Lopez (291p.), Ainhoa Comas (283p.) eta Irati Anda (278p.). Manex Agirrek eskuratu du, hortaz, Arabako bertsolari txapelketako finaleko aurreneko txartela. Gainontzekoek asteburu honetan Aramaio eta Aguraineko finalerdien puntuazioen zain egon beharko dute.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide