Laudion urte luzez alkate izandako Pablo Gorostiaga euskal presoaren argazkia kultur etxeko balkoitik kendu du Ertzaintzak. Lekukoen arabera, ostiralean goizeko 7:30ean hurbildu zen polizia autonomikoa argazkia kentzera. Auzotar batzuk egoera aldatzeko oihuka aritu baziren ere, kultur etxeari argazkia atera eta Pablo Gorostiagaren argazkia eraman zuten ertzainek.
"Goizeko ordu horietan azaltzea ez da kasualitatea. Presoen argazkiaren epaiak terrorismoa goratzea ez dela dio. Ez dago nondik ulertu egindakoa", adierazi du lekukoetako batek. Pablo Gorostiaga 18/98 auzia dela eta Herrera de la Manchako espetxean dago. Atzotik Aretako kultur etxeko balkoian dago Pablo Gorostiagaren argazkia. "Kentzen duten beste aldiz jarriko dugu, zegoena baino pittin bat gorago".