Laudio Ikastolak, lehen aldiz, eskolarteko Euskadiko krossa antolatu du biharko

Orain arte haurrentzako krossa zena, tamainaz aldatu eta eskolarteko Euskadiko kross bilakatu dute Laudio Ikastolakoek. Ohar bidez jakinarazi dutenez, Saharara joango diren ikasleek dirua ateratzeko txosna jarriko dute, eta Araba Euskarazeko materialaren salmenta ere egongo da.

Hitzordua goizeko 11:00etan hasiko da, Ellakuriko zelaian. Antolatzaileek bertaratzeko deia luzatu diote herritar orori, "horrelaxe lortuko baitugu guztion artean hitzordua handi egitea". Larunbatean, beraz, korrikalari gazteenek ez dute Laudion aspertzeko betarik izango.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide