Euskal komunkabideek bizi duten krisi ekonomikoa dela eta, sektorea sendotzeko ekimen berria abiatu dute. Hala, Euskal Herri osoko 80 hedabidek baino gehiagok eskatu diete administrazio publikoei kazetaritza indartzeko "politika berria" eta sostengu ekonomikoa. Diru-laguntza handiagoak ez ezik, erakundeen publizitate inbertsioetan ere euskarazko hedabideek pisu handiagoa izan beharko luketeela adierazi dute.
Duela asteak, euskarazko hedabideek editorial bateratua argitaratu zuten, eta, orain, berriz, babesa eskatu dute. Besteak beste, Berria, Argia, Goiena, Entzun!, Topagunea, Bilbo Hiria Irratia, Gaztezulo, Euskal Irratiak, Sustatu.com, Zuzeu.com eta Aiaraldea Komunikazio Leihoak bat egin dute aldarrikapenarekin. (Iturria: Berria.info)