Laudioko udalean administrazio eta laguntzaile lanak egiteko 1000 eskaeratik gora jaso dituela adierazi du udalak. Azterketak, gaur eta bihar egingo dituzte Granja kiroldegian. Espero den jendetza dela eta, jakinarazi dute kiroldegian ez dela aparkatzeko aukerarik egongo. Duela urtebete ireki zuten lan-poltsan izena emateko epea. Interesatuen dokumentazioa aztertuta, administrazio lanak egiteko 512 eskaera onartu dituzte. Laguntzaile gisa aritzeko, aldiz, 637 lanpostu banatuko dituzte.
Aurkeztutako lagunek test formatodun azterketa bat gainditu beharko dute. Azaldutakoaren arabera ez da euskarazko probarik egongo baina euskararen gaitasuna adierazten duten titulazioak zein partaideen ezagutza informatikoa kontuan hartuko dituzte. Lan deialdi honetatik udaleko langileen bajak zein oporrak beteko dituzte. Gehienez, sei hilabeteko kontratua egingo zaie lan-poltsatik ateratako langileei. Kontratua amaitzean, lan-poltsan zerrendatuko dute partaidea berriro. Laudioko Udaleko langileen batzordeak gogor kritikatu du udalak hartutako erabakia, bide horretatik lanpostua lortzen dutenei azkenenengo izena egokituko baitzaie lanpoltsan.