Oihane Perea garaile Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketan

Larunbatean jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa Basalarrina elkartean. 19:30ean eman zioten hasiera trikipoteoarekin bertsoaren festari. Ondoren, 54 lagunek afaldu zuten abasto plazan kokatuta dagoen txokoan. 23:00etan eman zitzaion hasiera bertso saioari, eta Oihane Perea, Bingen Sainz, Alberto Martinez "Beitto", Ainhoa Comas, Xabi Igoa eta Rikardo Gonzalez de Durana bertsolariak bertsoz hustu eta zaleak betetzen saiatu ziren.

Larunbatean jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa Basalarrina elkartean. 19:30ean eman zioten hasiera trikipoteoarekin bertsoaren festari. Ondoren, 54 lagunek afaldu zuten abasto plazan kokatuta dagoen txokoan. 23:00etan eman zitzaion hasiera bertso saioari, eta Oihane Perea, Bingen Sainz, Alberto Martinez "Beitto", Ainhoa Comas, Xabi Igoa eta Rikardo Gonzalez de Durana bertsolariak bertsoz hustu eta zaleak betetzen saiatu ziren.

Lierni Altuna gai-jartzaileak jarritako gaiei zortziko handian zein txikian hiruna bertsorekin erantzun zieten. Gero, bakarkako lana iritsi zen: puntuari erantzutea, eta hitzari bertso bat botatzea.

Saioa bizia izan zen. Oihane Pereak ez zuen hutsik egin eta dotore jardun zen. Ainhoa Comas amurrioarrak, bosgarren gelditu arren, ateraldi politak izan zituen, zortziko handian batez ere. Alberto Martinez Beittorekin bikote baten egoera egokitu zitzaien. Beitto, Ainhoaz lotsatzen zen. Kulero gabe parrandan atera zela argudiatuta, Ainhoaren lagunekin geratuko zela kantatu zion Beittok. Ainhoak, maniki bat nahi bazuen dendan soberan dituztela abestuz amaitu zuen bertsoaldia.

Epaimahaiak ondoen aritutako bertsolaria Oihane Perea izan zela ebatzi zuen, eta hortaz, finalerdietara zuzenean sailkatutako lehen bertsolaria izango da. Xabi Igoa, Rikardo Gonzalez de Durana, Alberto Martinez Beitto, Ainhoa Comas eta Bingen Sainz geratu ziren hurrenez hurren, haren atzetik.

Aiaraldeko gainerako bertsolariek datozen asteburuetan jokatuko diren kanporaketetan duten onena eman beharko dute, finalerdietara pasatu nahi badute behintzat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide