Torturaren aurkako eguna dela eta, "PSOE=tortura" lelodun pankarta erraldoi bat jarri dute Aretako bidean kokatutako harrobian. Prentsa ohar bidez jakinarazi dute azkenaldian egondako atxiloketetan hainbat euskal herritarrek pairaturiko torturak salatzeko egin dutela. Gaineratu dutenez, PSOEren jarrera eta ardurari erantzuteko gauzatu dute ekimena: "PSOE da Estatu Espainolean zein EAEn agintaritza eta segurtasun indar guztien azkenengo arduraduna".
Amnistiaren aldeko mugimenduak adierazi duenez, 2010ean lau egunetik behin torturatu zuten euskal herritarren bat. Bestalde, kontzentrazioa egin dute 13:00etan Urduñako Foru plazan torturaren aurkako egunaren baitan.