Aintzaldun daigun Agate Deuna, bihar da ba Deun Agate, etxe honetan zorion hutsa betiko euko ahal dabe
Urtero lez… hemen da Santa Ageda. Barikuen palua kosi, sama berotu eta ahal bada behintzat lagun kuadrillagaz batera kalera urten. Arrautzak, karameloak, gailetak eta diru apur bat otzaran ondo ondo gorde eta gosetuta egonez gero jan. Etxeko andre andre zabala toki oneko alaba, bidean gatoz ondo jakinik esku zabala zarela. Eta andra zabal hori Ageda deitzen bada zorionak kantau ahal jako be, ze askotan dinogun bezala, kantatzen duen herria ez da inoiz hilko. Ikusten dozuenez gu behin baino gehiagotan atara gara eta eztarriz sano gabiltza ondino. Guri ez digute titirik moztuko ez eta auzoz auzo etxez etxe, desafinetan bada ere, urteroko bisita egiten jarraituko dogu.
Orain hemendik bagoaz eta eskerrik asko zuei, agur urrengorartian eta,osasuna, maitasuna eta askatasuna...
Ieup!