Leire Burdain / Laudio Ikastola: "Jardunaldiak jakinduria, kezkak eta egikera berriak konpartitzeko aukera izatea baliatu nahi du"

Leire Burdain XI. Hezkuntza Jardunaldiak antolatu dituen Laudio Ikastolako langileetako bat da. Gaur emango zaio hasiera, eta otsailaren 3a bitarte nerabetasuna, adimen emozionala eta sare sozialek gazteengan duten eragina jorratuko dituzte, besteak beste.  Beste urrats bat gehiago, heziketaren bidetik.

Leire Burdain XI. Hezkuntza Jardunaldiak antolatu dituen Laudio Ikastolako langileetako bat da. Gaur emango zaio hasiera, eta otsailaren 3a bitarte nerabetasuna, adimen emozionala eta sare sozialek gazteengan duten eragina jorratuko dituzte, besteak beste.  Beste urrats bat gehiago, heziketaren bidetik.

Orientazio azokaren ondoren Hezkuntza Jardunaldiak antolatu dituzue. Zer dela eta?

Bi jarduera guztiz desberdinak dira eta helburuak ere ez datoz bat. Orientazio Azokaren helburua ikasleen orientazio akademikoarekin lotuta dago, hain zuzen ere Batxilergo ondorengo ikasketen orientazioarekin.

Hezkuntza Jardunaldien helburua , Hezkuntzarekin lotutako  gai desberdinen inguruan lanean eta solasaldian aritzea da, horretarako gaian adituak diren profesionalekin kontatzen dugularik.

Norengan pentsaturiko hitzaldiak dira?

Hitzaldiak heziketa esparruan murgilduta daudenoi eta aukeratutako gaietan interesa izan dezaketen guztioi zuzenduak daude,ikastolako partaide izan ala ez; hau da, guraso, hezitzaile, irakasle eta interesa pizten dien edozeini zabalik daude. Laudio Ikastolak antolatzen dituen jardunaldiak izan arren ez daude Ikastolako partaideei soilik zabalik, Laudioko eta inguruko herrietako nahi duen guztiari zabalik daude.

Hitzaldiak 4 egunetan zehar egingo dira eta gaiak euren artean independienteak dira; edizio honetan jorratuko ditugun gaiak adin tarte guztien interesei zabalik daude: txikitatik umeei euren bidea egiten laguntzeko estrategietatik hasita, nerabeen ezaugarri eta gaur egungo gazteen teknologia ohiturak aztertu ondoren, adimen emozionalaren klabeetara iritsiz.

Hezkuntza Jardunaldiak areagotzen ari direla ikusita, orientazio falta dugula esan daiteke?

Hezkuntza amaigabeko bidea dela esan daiteke, beraz etengabe jakin-mina pizten duen eremua da horretan gabiltzanontzat, lanbidea dugulako ala guraso garen neurrian seme alabon hezkuntzaren kezka dugulako.

Hori dela eta Hezkuntza Jardunaldiak jakinduria, esperientziak, kezkak eta egikera berriak konpartitzeko aukera izatea baliatu nahi du, horrek norbere bidea zehazten lagunduko duelakoan. Orientazio falta dugula esan beharrean etengabe ikasten egoteko grina eta konpartitzeko beharra dugula ondorioztatu daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide