Sindikatu abertzaleek deitutako grebarekin bat eginez Aiaraldea Komunikazio Leihoak greba orokorraren jarraipen berezia egitea erabaki du. Eskualdeko grebaren eragina bideoz, argazkiz, irratiz eta sare sozialen bidez hedatuko dugu. Goizeko lehen orduetatik twitter bidezko mezuen bitartez enpresa eta zerbitzuen egoera izango dugu aztergai.
Hala, 14:00etan eta 22:00etan bideo kronikak emitituko dira atarian. Argazkiek ere izango dute lekurik. Izan ere, argazki galeria etengabe berrituko da. Uhinak Irratiarekin elkarlanean, aldiz, sindikatuen lehenengo balorazioak jasoko dituen albistegi berezia izango duzue entzungai 96.5 frekuentzian 11:00etatik 12:00etara eta www.uhinak.net webgunean noiznahi.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide