San Blasetarako dena prest du Kukutxe San Blas Feria elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2011ko urt. 25a, 01:24

Larunbat honetan egingo da Laudion aski ezaguna den San Blas azoka. Kukutxe San Blas Feria elkarteak egitarau oparoa prestatu du. Lehiaketak, erakustaldiak eta txerriaren pisaketa izango dira eguneko ekitaldi garrantzitsuenak.

Larunbat honetan egingo da Laudion aski ezaguna den San Blas azoka. Kukutxe San Blas Feria elkarteak egitarau oparoa prestatu du. Lehiaketak, erakustaldiak eta txerriaren pisaketa izango dira eguneko ekitaldi garrantzitsuenak.

Elkarte antolatzaileak adierazi duenez, aurtengo edizioan ere mihura izango da nagusi. Zuhaitz batzuen adarretan bizi den landarea, alegia. Egun, mihura zorionarekin lotzen da. Zelten kultura jatorri duen ezagutzak dio dirua bitartekari izan gabe adar txikitxo bat eskuratu ezean, zoriona desagertu eta zoritxarrak ekarri ditzazkeela. Horregatik, dei egin diete herritarrei  musu baten truk mihura txorta eskuratzera.

Aurtengo San Blasetako txerriak Tomasa X.a izena du. Azken hamaika urteetan bezala, Ostenko baserritik ekarriko dute. Urtero legez, txerriaren pisua asmatzen duen apustuak eramango du etxera. 2006ko Terencio III.a izan da orain arte txerririk pisutsuena, 448 kilogramorekin.

Azoka, festagune

Baserrietako produktu eta abereez gain, Aldaiko plazan denetariko ekimenak antolatu dituzte. Goizean zehar, esaterako, Euskal Oilo Erakustaldia egongo da, baita eskulangintza eta baserriko lanabesen erakusketa eta salmenta ere. Era berean, makilik onenaren egilea sarituko dute Urritza Makilen Lehiaketan.  Musika eskaintzarik ere ez da faltako, Fi ta fik eta Aretako txistulariek kaleak girotuko baitituzte. Eguerdi aldean, Mikel Ussia eta Gaizka Lopez aizkolarien erakustaldia egongo da. Ondoren, Inaxio eta Iñaki Perurena ariko dira harriak jasotzen. Arlotes abesbatzaren emanaldiaren ondotik, M. Pilar Camino eta Juantxu Ortiz baserritarrak omenduko dituzte. Eguerdiko ordubietan, aldiz, txarripata lehiaketaren sari banaketa egingo dute.

Arratsaldean dantzak izango dira protagonista. Izan ere, seiretan herriko dantza taldeen ikuskizuna, gaztain dastaketa, txokolatada eta erromeria egongo dira Aldaiko plazan. Eguna amaitzeko, zortzietan, Tomasa X.a txerriaren pisaketa egingo da. Egitarau erakargarria azoka egun batez gozatu nahi duenarentzat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide