Turismoa eta "Aiarako txakolinaren Ibilbidea" bultzatzeko eskaintza berria merkaturatu du Aiaraturrek

Aiaraturrek turistek natura eta gastronomia dastatzeko lau pakete enologiko sortu ditu. Leire Orueta Aiaraturreko lehendakariaren arabera, helburua bisitariak Aiaraldean esertzea, ingurua usaintzea, ibiltzea, ikustea, entzutea eta bertako produktuak kontsumitzea da. Horretarako, lau dira luzatutako eskaintzak: Txakolikultura, txakolinatur, Txakoligastronomia eta Txakoliabentura. Azaldu duenez, martxorako espero dute martxan jartzea.

Egitasmoan, hainbat upeltegik, turismo bulegok, aterpetxek eta jatetxek hartu dute parte. Paketeak bi pertsonentzako asteburuko egonaldia eskaintzen du, 160 euroko prezioan. Erreserbak egiteko Aiaraturren webgunea baliatuko dute: www.aiaraldea.org edo www.rutadeltxakoli.com. Leire Oruetak dio "ilusioz" hartu dutela proiektu berria, eta Araba zein gainontzeko probintzietako bisitarientzat erakargarri izatea espero duela.

Honez gain, egitasmoari batu zaizkion jatetxeetan 40 euroren truk ibilbide enologikoaren eskaintza aberastuko duten menu bereziak eskaintzen hasiko direla azpimarratu du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide