Arrakasta nagusi batxilergoko ikasleei zuzendutako lehenengo Orientazio Azokan

Larunbatean egin zen Laudio Ikastolan Orientazio Azokaren aurreneko edizioa. Helburua, batxilergoan dauden ikasleei ondorengo ikasketei buruzko informazioa ematea da, norberak egin behar duen aukeraketan laguntzea. Leire Burdain ekimenaren arduradunaren hitzetan, oso ondo joan da: "ikastolakoak ez diren batzuk etorri ziren eta eskertuta eta pozik alde egin zuten denek".

Larunbatean egin zen Laudio Ikastolan Orientazio Azokaren aurreneko edizioa. Helburua, batxilergoan dauden ikasleei ondorengo ikasketei buruzko informazioa ematea da, norberak egin behar duen aukeraketan laguntzea. Leire Burdain ekimenaren arduradunaren hitzetan, oso ondo joan da: "ikastolakoak ez diren batzuk etorri ziren eta eskertuta eta pozik alde egin zuten denek". Goizeko 9:30etik 13:30era, Euskal Herriko ikastegien erakustoki bilakatu zuten Laudio Ikastola. "Mahai edo estandetan, informazioa pilatu genuen eta azokan parte hartu zuten ikastetxe bakoitzak ordu bateko hitzaldian azaldu zuen bere eskaintza eta berezitasuna. Besteak beste Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Zaraobe Lanbide Heziketa eskolak hartu zuten parte. "Ikastolen elkarteko lanbide heziketa ere deitua zegoen baina ezin izan ziren gerturatu". Burdiainen iritziz, oso ondo joan ziren hitzaldiak, "ikasle eta gurasoek oso ondo baloratu zituzten".

Guztira, 60 lagun inguruk hurbildu ziren Orientazio Azokara. Horregatik, datorren urtean Orientazio Azoka errepikatzeko asmoa dutela adierazi du: "Balorazioa egiteke dugu, ez dakigu egun gisa larunbata edo ordutegia berdin mantenduko dugun baina formatua berdina izango da".

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide