Orgasmus

Txalapartak kaleratutako azken liburuak zalaparta eragiten du. Orgasmus du izena, eta azaroan jalgi zuten. "Izatekotan hobe orgasmus Erasmus baino". Hala diote hamaika emakume eta idazlek argitaratutako liburuaren sinopsian. Literotura. Hala definituko nuke nik egindako lana. Izan ere, nire ustez edonork egileak erotuta daudela pentsa lezake izenburua irakurrita. Baina, egileak ala gu, nor dago hemen erotuta arrarotzat hartzeagatik euska literatura erotikoa?
 

Txalapartak kaleratutako azken liburuak zalaparta eragiten du. Orgasmus du izena, eta azaroan jalgi zuten. "Izatekotan hobe orgasmus Erasmus baino". Hala diote hamaika emakume eta idazlek argitaratutako liburuaren sinopsian. Literotura. Hala definituko nuke nik egindako lana. Izan ere, nire ustez edonork egileak erotuta daudela pentsa lezake izenburua irakurrita. Baina, egileak ala gu, nor dago hemen erotuta arrarotzat hartzeagatik euska literatura erotikoa?
 
Liburua, arina eta erraz irakurtzekoa da. Hamaika istorio ezberdin kontatzen dituzte. Gehienak, gazte eta ikasle garaian kokatutakoak. Erasmus delako ikasi eta bidaiatzeko programan oinarritzen dira horietako asko. Onartzen dut, ni ez naiz aditua. Ipuin laburrak dira, sexualitate eta sexu behar eta ikuspuntu ezberdinetatik kontatuak.
 
Ni ez naiz aditua. Ez dakit zenbat lan erotiko argitaratu diren euskaraz. Baina, liburua irakurri ondoren, uste dut euskal literatura berde dagoela, eta berdeago egotea falta zaiola. Agian, beste zerbait espero nuelako aitortzen nabil bekatua. Beldurrezko film bat ikusten duenak, beldurtzea da ikusten duenetik imajinatzen duena. Baina, noski, egunak eta momentuak ere eragiten du ikuskizunaren eraginean. Nire kasuan, oso gustura irakurri dut euskal literatura erotikoaren azken alea. Eta, ez naiz aritua.Genero honetan dastatu dudan aurreneko ilea izan da. Gustuz idatzita dago, kapitulu bat edo bestek erotu egin nau, baina ez berotu.
 
Ni ez naiz aditua. Baina euskal literatura beste genero batekin irakurzaleei ate joka dabilela aditu dut. Orgasmus izatera iristeko, zure eskuek orriak ferekatu eta zure begien desio izateko beharra duela.


LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide