Laudioar batzuk "Otsoaren Hatsa" izena eramango duen film laburra grabatu dute. Horietako bat da Juan Anjel Lekanda. Azaldu duenez, memoria historikoa berreskuratzeko, ekarpen txiki bat egin asmoz burutu dute lana. Euskal Herriko gudariak faxisten sarrera oztopatu zuteneko saiakera azalzen du istorioak. Grabaketa lanak Goikogane mendian eraiki ziren lubakietako batean egin dituzte. Hamabi herritarren aktore lanak egin du posible egitasmoa. Dena dela, dio, ez da espero bezain lan erraza izan: "hamaika aldiz igo gara mendira grabatzera, baina eguraldiagatik, bost egunetan bakarrik filmatu ahal izan ditugu irudiak".
Orain, edizio lanetan ari dira. Alabaina, Juan Anjel Lekandaren arabera, otsailaren bigarren hamabostaldirako espero dute laburmetraia aurkeztea. Momentuz, aurrerapen gisa Youtuben zintzilikatu dute trailerra.