Laudioko jaietako Kofradiaren Eguneko bazkarian emakumeak onartu eta gero, urtean zeharreko jarduerak hobetu asmoz, hiru talde osatu ditu San Roke Kofradiak. Egiturako aldaketaren berri, kofradiak argitaratzen duen aldizkarian eman dute. Azaldu dutenaren arabera, aurreneko lan-taldeak estatutuak eta barne arauak egoera berrira egokitzea izango du xede. Bigarrenak, besteak beste, kofradeen ondarea, onura kulturala, segurtasuna eta lokalen erabilera aztertuko ditu. Hirugarrenak, aldiz, kofradia kulturaren ondare izateko aitorpenaren alde egingo du lan.
Aurten jarri nahi dituzte martxan hiru lan-talde hauek. Dena dela, aurreratu dute, herrian kofradiaren irudia hobetu eta dinamizatzea helburu izango duen lan-talde bat sortzea gustatuko itzaiekeela. Hargatik, adierazi dute, garrantzitsua litzatekeela balio kulturala duten Laudioko margolan eta argazkien artxibategia osatzeko herriko edo herriari buruzko lanak biltzeko egitasmoa.