Laudio eta Okondo lotzen dituen errepidean ibilgailuek hartzen duten gehiegizko abiadura dela eta, oinezkoak harrapatzea saihesteko erabaki berria hartu du Okondoko Udalak: semaforoa jartzea. Orain arte, gidariei gehienera 30 kilometro orduko muga jartzen dion adierazle elektronikoa dago. Sergio Tato Okondoko alkateak hedabideei jakinarazi dienez, erabiltzaileek baimendutakoaren abiadura bikoiztu egiten dute. Hargatik, dio, zebrabidea zeharkatzen duten oinezkoen bizitzak arriskuan daude. Izan ere, udaletxeaz gain osasun zentroa dago bertan, eta, ondorioz, asko dira eraikinaren aldameneko aparkalekuan autoa utzi eta oinez errepidea zeharkatzen duten herritarrak. Semaforoak jartzearekin, istripuak ekiditea espero du alkateak.