Langile Abertzaleen Batzordeek urtarrilaren 27an beste zenbait eragilerekin batera deitu duten greba orokorrean parte hartzeko deia luzatu dute. Arrazoia, pentsioen erreforma da. Izan ere, sindikatu honen iritziz, ez ditu langileen eskubideak errespetatzen. Hori dela eta, pentsio erreforma inposatua dela salatu nahi dute. "Erreforma horretan jasotzen diren neurriak argi eta garbi langileen aurka eta patronalaren mesedetara daude bideratuak, eta urte luzeetan lortutako eskubideak zapaltzen dituzte", gaineratu dute. Hargatik, uste dute euskal langileei dagokiela "gogor" erantzutea lege honi ezezkoa emanez.