Euskadi Irratiak goizean zabaldu duenez, bart gauean Okondoko ertzain baten etxolari su eman diote. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, kanpin-gas bonbona batekin piztu dute sua. Erasoak bordaren atea kaltetu du. Herrizaingo Sailak gaineratu du oraindik ezin duela zehaztu erasoa kale eraso bat den edo bandalokeria bat den. Izan ere, Okondon behin baino gehiagotan gertatu dira arrazoi pertsonalek eragindako kale eraso tankerako bandalokeriak. Gertaera argitu asmoz, Ertzaintzak ikerketa abiatu du.