Ibone Sanchez / Oihala Zabaltzen: "Merezi duena baino garrantzi gutxiago ematen zaio antzerkigintzari"

Atzo, Oihala Zabaltzen antzerki talde laudioarrak Phenomenum obra antzeztu zuen Udal Lanbide Heziketa Eskolan. Oholtza gainean, aktore gisa aritu zen Ibone Sanchez (Laudio, 1989).

Phenomenum obra aurkeztu zenuten atzo. Obrak espero haina arrakasta izan al zuen?

Atzo, Oihala Zabaltzen antzerki talde laudioarrak Phenomenum obra antzeztu zuen Udal Lanbide Heziketa Eskolan. Oholtza gainean, aktore gisa aritu zen Ibone Sanchez (Laudio, 1989).

Phenomenum obra aurkeztu zenuten atzo. Obrak espero haina arrakasta izan al zuen?

Phenomenon aurkeztu genuen atzo, bai. Urtero egiten den ekitaldia denez, gutxi gora behera ze arrakasta izan zezakeen bagenekien eta azkenean nahi genuena bete egin zen: publikoko eserleku guztiak betetzea eta jendeak disfrutatzea (hala interpretatu genuen guk behintzat! Antzerkia bukatzean, publikoa guregana hurbildu baitzen zoriontzeko eta antzerkiak iraun zuen bitartean barre algarak entzun genituen eta baita negar malkoen dirdirak ikusi ere).

Zein da istorioaren mamia?

 Istorioa Phenomenon filmetik atera dugu, gure ingurura pixkat moldatuz, euskarazko hainbat gauza sartu baititugu oraingoan. Pertsonaia nagusia George Malley da, John Travolta dena jatorrizko pelikulan. Egun batean gizon horrek argi distiratsu bat ikusten du eta hortik aurrera harrigarriak bezain arraroak diren azalpenik gabeko mila gauza gertatzen hasten zaizkio. Galdera guzti hoiei erantzuna eman ahal izango die obraren amaieran.

Zenbat denbora eman duzue lana prestatzeko oihalak zabaltzen?

 Lan hau irailean hasi ginen prestatzen. Hasieran, pelikula bat aukeratu genuen eta ondoren, Mari Josek eta Aitorrek (zuzendariak) gidoia idatzi zuten, aurrez aipatu bezala, obra pixka bat moldatuz. Hortik aurrera, ostiralero geratu izan gara entsaiatzeko eta data hurbildu ahala, maizago geratu izan gara. Azken momenturarte, gauzak ez zaizkigu ehuneko ehunean ongi atera, baina taldekoek dioten moduan: MIRACLES HAPPEN, hau da, mirariak gertatzen dira eta gure existentzia azken finean, mirari bati esker gertatzen ari da, ez baita batere erraza guzti hau aurrera ateratzea beharrezko mediorik gabe.

Oihalen atzean, zer ezkutatzen da?

Oihalen atzean... urduritasuna, gogoa, umore ona eta umore txarra, beldurra, tristura, alaitasuna, elkartasuna, gorrotoa, maitasuna, haserrea, poztasuna, lotsa.. azken finean, egunerokotasunean sentitzen ditugun sentimendu berberak bizi egiten ditugu hor atzean gaudenean, baina interesgarriena antzerkian islatu behar ditugunak ongi aukeratzea eta beste hainbat baztertzea izaten da.

Zelan ikusten duzu antzerkigintza Aiaraldean?

Egia esan ni antzerkigintzan hasi berria naiz, baina uste dut merezi duena baino garrantzi gutxiago ematen zaiola antzerkiari. Azken finean, guregana hurbiltzen den jendea familiarrak eta inguruko pertsonak izaten dira gehienbat nahiz eta ZUINean agertu izan den edota Laudion zehar milaka kartel jarri ditugun. Horregatik uste dugu antzerki talde honek aurrera jarraitu behar duela, gure inguruan, Aiaraldean, antzerkiak beharrezko indarra har dezan eta nork daki, agian beste talderen bat sortzeko!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide