ONCE elkarteak astero egiten duen zozketak 9 milioi euro banatu ditu Laudion. Hedabideek jakinarazi dutenez, saritutako zenbakiaren saltzailea, hots, Ignacio Gonzalez, izan da zortekoa. Dena dela, zorte onak eta txarrak harrapatu du: iragan asteko zozketari zegozkion zenbakiak zirela usteta, ostiralean zenbakiak zakarrontzira bota zituen. Galiziar Etxean saldu dute zenbakia.
Ignacio Gonzalezek Radio Euskadiri azaldu dionez, zaborrontzietan aritu da bila eta azkenean aurkitu egin du aberats bilakatuko duen papera: "ez zeuden apurtuta, zimurtuta baizik". Zorte txarra on bilaka daitekeenaren seinale.