Telefono mugikorretik zuzenean interneten nola emititu azaldu dute Patxi Gaztelumendik eta Gorka Juliok

Aiaraldea Komunikazio Lehioak antolatutako Udazkeneko Multimedia Eskolen barnean, telefono mugikorretik interneten zuzenean nola emititu azaldu zuten Patxi Gaztelumendi eta Gorka Julio teknologia adituek, atzo. Hitzaldia Udal Lanbide Heziketa Eskolan izan zen, eta 10-15 lagun bertaratu ziren. Gaztelumendik orain arte egindako esperimentuen esperientziak izan zituen hizpide. Hala iragan ekainak 29ko greba orokorraren telebista, nola larunbatean Larrabetzuko gaztetxean ospatutako bertso saioaren zuzeneko emisioaren esperientzia konpartitu zuen.

Aiaraldea Komunikazio Lehioak antolatutako Udazkeneko Multimedia Eskolen barnean, telefono mugikorretik interneten zuzenean nola emititu azaldu zuten Patxi Gaztelumendi eta Gorka Julio teknologia adituek, atzo. Hitzaldia Udal Lanbide Heziketa Eskolan izan zen, eta 10-15 lagun bertaratu ziren. Gaztelumendik orain arte egindako esperimentuen esperientziak izan zituen hizpide. Hala iragan ekainak 29ko greba orokorraren telebista, nola larunbatean Larrabetzuko gaztetxean ospatutako bertso saioaren zuzeneko emisioaren esperientzia konpartitu zuen. "Adierazi EH-ren prentsaurrekoa telefono mugikor baten bidez sareratu genuen. Garak lotura baten bidez webgunean zuzenean bota zuen, eta Hala Bedi irrati libreak soinua baliatuta uhinetan gertatzen ari zenaren berri eman".

Gaztelumendiren arabera, internetetik zuzenean emititzeak onura asko dakartza. Larrabetzuko bertso saioan, esaterako, gaztetxea jendez lepo zegoela-eta herriko tabernaren batetik zuzenean ikusi zuen bertsozale batek. "Interneteko irudia telebistaratuz eta tabernako altabozetatik soinua hedatuz", azaldu du. Ekainaren 29ko greba orokorraren pikete grabazio bati  "Argia Saria" eman zioten.

Gorka Julio, aldiz, streamming, livestream, eta qik tekniken erabileraz mintzatu zen. Hau da, bideo kamera edo mugikor bidez zuzeneko internet emisioak egiteaz. Jarduera bakoitzak dituen abantaila eta desabantailak argitu zituen. Qik programarekin, adibidez, portatila mobilera konektatu eta grabatzen ari zaren irudiari twitter bidezko mezuak gehi dakizkioke. Era honetan, emaitza, telebista programa baten antzekoa litzateke.

Livestreama; webcam, mugikor edo kamera bidez zuzenean emititzea da. Julioren ustez, teknika baliagarria da: "jendeak txat bidez parte har dezake eta grabazioaren linka lapurtuz edozein webgunetan emiti daiteke grabatutakoa".

Qik-en erabileraz, dio, telefono mugikorretik grabazioak sareratzea ekarri duela. Horretarako SMS, internet edo mugikorretik aplikazio bat jaitsi beharra dago. "Mobiletik emititzeko qik.com/phones helbidean balio duten sakelekoen zerrenda dago". Qik sistemaren onuretako bat, zuzenean emititu eta linka hedatzeko aukera da. Juliok gaineratu du qiken zuzenean emititutako dena irekitako kontuan artxibatu egiten dela. Gainera, facebook, twitter, youtube, blogger... konfiguratuta dutenek Mynetworks ataletik aukeratutako sare sozialean publikatu dezakete edukia. "Baita youtuben ere. Honek, denbora aurreztea dakar". Horregatik, Gorka Juliok horrelako bideak lantzen hastearen garrantzia nabarmendu du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide