Latiorro ikastetxeko gurasoek eskolan wifia jartzearen aurkako ekimenak egingo dituzte

Latiorro ikastetxeko gurasoengan wifiak umeengan sor dezakeen kaltearen kezkak pizturik dirau. Duela aste batzuk adierazi bezala, uste dute Internet erabiltzeko sistema horrek ekar ditzakeen ondorioak saihestu egin behar direla. Hori dela-eta, ez dute baztertzen ikastetxeak sistema hori erabiltzeko duen asmoa geldiarazteko sinadura bilketa bat abiatzea.

Latiorro ikastetxeko gurasoengan wifiak umeengan sor dezakeen kaltearen kezkak pizturik dirau. Duela aste batzuk adierazi bezala, uste dute Internet erabiltzeko sistema horrek ekar ditzakeen ondorioak saihestu egin behar direla. Hori dela-eta, ez dute baztertzen ikastetxeak sistema hori erabiltzeko duen asmoa geldiarazteko sinadura bilketa bat abiatzea. Soledad Perez gurasoen elkarteko kidearen aburuz, eskolako zuzendaritzak erabakia indargabetzeko eskaera bideratzeko nahikoa da ikastetxeko gurasoen erdiak manifestua sinatzea. Horregatik, jakinarazi dute, EKEUKOkoek, hots, Kutsadura Elektromagnetikoak eragindako Kaltedunen Konfederazioko kideek, hitzaldi bat egingo dutela urtarrilaren 19n. Ekitaldia udaletxeko erabilera anitzeko aretoan izango da, 18:00etan. Era berean, nabarmendu dute, wifi sistemaren erabileraren eztabaida bultzatu asmoz Laudioko gainontzeko ikastetxeekin harremanetan jartzen ari direla.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide