Aralarrek dio Parte Hartuz ekimenaren ondorioz auzo batzarretako herritarren parte-hartzea igo dela

Laudioko Aralarreko kideek positibotzat baloratu dute Euskal Herriko Unibertsitateak udalarekin elkarlanean burututako herritarren parte-hartze eredu berria. EHU eta udalaren arteko akordio bidez jaio zen Parte Hartuz ekimena, eta egitasmoaren ondorioz instituzio eta herritarren arteko komunikazioa hobetu dela uste du Aralarrek.

Laudioko Aralarreko kideek positibotzat baloratu dute Euskal Herriko Unibertsitateak udalarekin elkarlanean burututako herritarren parte-hartze eredu berria. EHU eta udalaren arteko akordio bidez jaio zen Parte Hartuz ekimena, eta egitasmoaren ondorioz instituzio eta herritarren arteko komunikazioa hobetu dela uste du Aralarrek. Aralarren iritziz, Parte Hartuzek auzo batzarrak urte osoan zehar egin ahal izatea eta egonkortasuna eman dio Laudiori. Honetaz gain, herritarren eskaerak udalari helarazteko baliabideen hobetzea nabarmendu dute, baita udalbatzetan erabakitako proiektuen transmisioaren jakinarazpena ere. Era berean, gogoratu dute, ekimen honi eskerrak igo dela partaideen kopurua. Aralarrekoen hitzetan, herritarren proposamenak udaleko aurrekontuetan presentzia izatea da horren adibide. "Orain, aurrekontuen banaketa eredua parte-hartzaileagoa da". Horregatik, azpimarratu dute 2011ko Udal Hauteskundeak irabazten dituen alderdiak bide beretik jarraitu beharko duela, komunikazioa indartuz eta erabaki politikoak publiko eginez. "Kolektibo guztien eskaerak aintzat hartuz laudiarren bizi kalitatea hobetzen jarraitu behar dugu". Hori dela eta, herritarren parte hartze ereduaren inguruko hausnarketa egiteko garaia dela berretsi dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide