Abasto merkatua berritzeko obren atzerapena dela-eta berogailua jartzeko eskatu dute dendariek

Abasto plazako (hornidura merkatuko) merkatariak neguari aurre egiteko berogailuen esperoan daude. Izan ere, Udalak berogailuak jarriko zizkiela agindu zien, merkatua berritzeko egitasmoa atzeratu dutelako. Duela lau urte iragarri zuen Jon Karla Menoio alkateak azoka eremuaren berritzea. Laudioko elizaren magalean kokatuta dago merkatua, eta nagusiki haragia eta arraina saltzen dute dendariek. Pasa den asteko udalbatzan onartu zen Abasto plazaren edifikatze planteamendua egiteko proiektua abiarazteko erabakia.

Abasto plazako (hornidura merkatuko) merkatariak neguari aurre egiteko berogailuen esperoan daude. Izan ere, Udalak berogailuak jarriko zizkiela agindu zien, merkatua berritzeko egitasmoa atzeratu dutelako. Duela lau urte iragarri zuen Jon Karla Menoio alkateak azoka eremuaren berritzea. Laudioko elizaren magalean kokatuta dago merkatua, eta nagusiki haragia eta arraina saltzen dute dendariek. Pasa den asteko udalbatzan onartu zen Abasto plazaren edifikatze planteamendua egiteko proiektua abiarazteko erabakia. Dendarien arabera, behin behineko konponbidea bilatzeko Udalak ezarritako berogailuen neurria ez da nahikoa. Saltzaileak kexu dira iragan astean zero azpiko tenperaturak jasan dituztelako eta ez direlako promes egin zuten berogailuak iritsi.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide