Langile Abertzaleen Batzordeak salatu du Guardian-LLodio enpresako afiliatuak hauteskunde sindikaletara aurkezteagatik jazarri egin dituztela. Prentsa ohar bidez adierazi dute lantegi honetako 12 hautagaietatik lauk hauteskundeetara aurkezteari uko egin diotela. Gaineratu dute guztiek onartua zutela zerrendan joateko proposamena. LABen iritziz, arrazoia, enpresak LABeko zerrendan joatearen ondorioak zeintzuk izan zitezkeen aurreratu izana da.

"Argi dugu Guardianekoen helburua LABen presentzia ekiditeko ahal beste maniobra egitea dela. Hauteskundeetara aurkeztu diren hautagai independienteak aintzat hartuta, zalantzak ditugu Guardianen askatasun sindikalik ba ote dagoen", azaldu dute. Sindakatu abertzaleak berretsi egin du era honetako erasoak salatzeko konpromisoa. "Mehatxu eta txantaien gainetik gure proiektu sindikala aurrera eramango dugu, enpresa honen zuzendaritzari aurre eginez eta langile zein langileen ordezkariekiko jarrera mafioso eta kapritxosoak salatuz".
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.