Araba Euskaraz jaialdiko kanta hainbat musika taldek sortu eta bidalitako "Araban bagare" abestiaren bertsioek osatuko dute

Araba Euskarazeko abestia Bittor Kapanagak idatzi eta Gontzal Mendibilek abestutako "Araban bagare" kantaren bertsioez osatutakoa izango da. Hortaz, ekainaren 19an Laudion ospatuko den Arabako ikastolen jaiak ez du abesti bakarra izango. Gaur aurkeztu dute egitasmoa Gasteizen Juankar Bermejo eta Zaloa Aldatz Laudio Ikastolako kideek eta Gontzal Mendibil kantariak.

Araba Euskarazeko abestia Bittor Kapanagak idatzi eta Gontzal Mendibilek abestutako "Araban bagare" kantaren bertsioez osatutakoa izango da. Hortaz, ekainaren 19an Laudion ospatuko den Arabako ikastolen jaiak ez du abesti bakarra izango. Gaur aurkeztu dute egitasmoa Gasteizen Juankar Bermejo eta Zaloa Aldatz Laudio Ikastolako kideek eta Gontzal Mendibil kantariak. Nabarmendu dutenez, Izan zirelako gara leloa  hautatu dute ikastolak sortu zirenean euskara eta euskal kulturaren garai gogorrak oroituz orduko elkarlana, indarra eta ilusioa berreskuratu eta etorkizunean proiektatzeko.

"Orain arte Araba Euskaraz edizio guztietan erabilitako eskematik aldendu eta berrikuntzaren bat sartzearren “BAGARE” abestia oinarritzat hartuz, bertsioak bultzatu nahi ditugu eta, bide batez, era honetan, partaidetza bultzatzeaz gain gaurkotasuna azpimarratu". Horregatik, bakarka zein taldeka, estilo guztiei ireki diete jaialdiko kantaren sortzailea izateko aukera: "koroak, bandak, txarangak, rock, folk, heavy, blues, funk, jazz, elektronikoa, pop, rap, reggae, ska, blues, …elkarlana eta pertsona anitzen parte hartzea lortu nahi dugu".

Hargatik, deia zabaldu diete musika talde guzti-guztiei "Bagare" abestian oinarriturik bertsioak egin ditzaten. Antolatzaileen hitzetan, Euskal Herriko edozein txokotatik bidalitako abestiak onartuko dituzte eta internet bidez zabalduko dituzte arabaeuskaraz@ikastola.net helbidean jasotzen dituzten bertsioak.
 
 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide