Aiaraldean maiz entzuten dugu gazteentzako ekintza gutxi dagoela, gazteak ez direla mugitzen, apalankatuta bizi direla…, baina laster ixilduko dira ahots horiek.
Arazo hau ikusita, Amurrioko jaietako koadrilek neguan ere gazteentzako herri ekimenak bultzatu behar zirela erabaki zuten, horrela Puntazo eguna sortuz.
Badira 3 urte lehenengo puntazo eguna burutu zenetik, eta kristona izan zen! Iñork etzuen espero hainbeste jende animatzerik! Urteek aurrera egin ahala gero eta ekintza gehiago burutuz doaz, ta beraz, hona gure proposamena:
PUNTAZO EGUNA 2010!
Goizean zehar tailerrak burutuko dira plazan, eta 12etan txupinazoa bota eta triki-poteoa antolatua dago. Eguerdian bazkari herrikoian asetu ondoren, karaokea, mus txapelketa, basati kirolak eta zurito-minuto txapelketetan parte hartu ahal izango du gerturatzen denak. Iluntzeko 21.00tan perkusio-poteoa dago antolaturik, eta gaualdean kontzertuak patxaran party eta izargi taldeen eskutik, amaitzeko dj-a egongo da gaua alaitzen.
Aurten gainera, bazkaltzeko zeliako eta begetarianoentzako menu berezia egongo da.
Bazkaritarako tiketak Herriko tabernan edo Kili tabernan egongo dira salgai, 12€ren truk.
Informazio gehiago nahi izanez gero bidali e-mail bat puntazoeguna@gmail.com helbidera.