5 langileren kanporatzea eta jasaten ari diren presioa salatu dute Guardian enpresako langileek

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2010ko abe. 11a, 11:34

40 bat lagun bildu ziren atzo Guardian Llodio enpresaren aurrean 12:00etatik 15:00etara egin zuten kontzentrazioan. "Ez da lan uztea, aldarrikapena da, ea enpresak bere alde dituen baldintzez ez duen abusatzen eta langileak errespetatzen gaituen". Andoni Bikandi Guardian Llodio Enpresa Batzordeko lehendakariaren hitzak dira, lantegiko politika soziala gogortzen ari ez ote den kezka ezin ezkuta duela. Izan ere, Bikandiren ustez, Espainiako Gobernuak onartu duen lan munduko legeak Laudioko enpresa "amerikartzea" ekarri du.

40 bat lagun bildu ziren atzo Guardian Llodio enpresaren aurrean 12:00etatik 15:00etara egin zuten kontzentrazioan. "Ez da lan uztea, aldarrikapena da, ea enpresak bere alde dituen baldintzez ez duen abusatzen eta langileak errespetatzen gaituen". Andoni Bikandi Guardian Llodio Enpresa Batzordeko lehendakariaren hitzak dira, lantegiko politika soziala gogortzen ari ez ote den kezka ezin ezkuta duela. Izan ere, Bikandiren ustez, Espainiako Gobernuak onartu duen lan munduko legeak Laudioko enpresa "amerikartzea" ekarri du. "Etengabe ari dira jendea beldurtzen, kaleratu edo mobilizatu ez daitezen presionatzen. Egoerak plantilla osoari eragiten dio, hemen eta enpresa guztietan. Zapateroren lan lege berriaren ondorioz enpresa pribilegioak hartzen ari da". Horren adibidetzat ditu azken aldian bizi izan dituzten langileen kaleratzeak eta zigor desproportzionatuak.

Bikandik dio aurten bost langile kaleratu dituzten arren, langileak jasaten ari diren presioa ez dela normala "Enpresaren ordezkari batek langile emakume bati esan zion hobe zuela Guardianeko lana uztea, hemen ez zelako zoriontsu izango". Bikandiren arabera, langile guztiak izututa daude, inork ez du nahi atzamar bat mugitu, izan ditzakeen ondorioen beldurragatik. "467 langiletik 140 ETT egoeran daude, lan baldintza okerragotan". Konponbidea, ez du uste soziala denik, gobernuak aplikatzea onartu duen politikak langileak salgai jarri dituelako. Horren aurrean nabarmendu du, egoera salatzea baino ez zaiela geratzen:  "Enpresak legea alde du, egoera aldatzeko aukera bakarra langileek presioa egitea da, enpresari eskandalurik ez zaio komeni eta".

Momentuz salaketa atzo hiru orduz burutu zuten kontzentraziora mugatu dute. Dena den, aurrera begira ez dute mobilizazioak eteteko aukera aintzat hartzen: "borrokatu nahi ez duenak ematen diotenarekin konformatu beharra du. Oraingoz pankartarekin ari gara gertatutakoa erantzuten, baina bada gehiago egiteko prest dagoen jendea, beraz, aurrera begira ikusiko da zer gertatzen den eta zelan erantzuten dugun".

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide