Laudioko Gardea auzoa populatzeko egitasmoak abian dira. Udalak jakinarazi duenez, 364 etxebizitza eraikiko dituzte hockey-zelaia eta Artza industrialdearen artean. Gaineratu dutenez, eraikinek hiru pisuko altuera izango dute. Udalaren Hirigintzako Plan Orokorrean (HAPO) aurkeztutakoaren arabera, industrialde izatetik hirigune izatera pasatzeko gune berdez hornituko dute ingurua. Era honetan, azpimarratu dute, fabrikek Gardeako bizilagunak kaltetzea saihestuko dute.