Lauren Uria Aiarako EAko hautetsiak Laudio eta Amurrioko udalekin kirol eta aisialdi eskaintzen prezioa negoziatzeko eskatu dio Aiarako Udalari. Izan ere, legeak hala arautzen duelako, zerbitzua eskaintzen duen udalean erroldatutako biztanleek, gainontzekoek baino gutxiago ordaintzen dute. "Aiaran erregistratutako herritar guztiek Amurrio edo Laudioko kiroldegira hurbiltzeko garraioak ekartzen duen balioa euren gain hartzeaz gain, zerbitzu berdinagatik laudioarrek eta amurrioarrek baino gehiago ordaintzen dute".
Uriaren esanetan, Aiarako Udalaren kultura, aisialdi eta kirol egitarauaren faltak ume eta guraso askori beste herri batzuetara gerturatzeko beharra ekarri dio. Hargatik eskatu diote udalari, Laudio eta Amurrioko gobernuekin prezio adostasunik lortu ezean, herritarrek zerbitzuez goza dezaten diruz laguntzea.